Yoga 18 urte nituela ezagutu nuen eta honek ekartzen zituen onurak ikusita India eta Tailandia artean ikastea erabaki nuen.

Munduan zehar bizi ostean, Aretxabaletan aurkitu dut nere txokoa eta Hazia Zentroa sortzeko gai izan gara. 

 

Hatha Yoga eta pre eta post haurdunaldiko yoga klaseak ematen ditut. Horretarako, Inma Campos 20 urte baino gehiagoko experientzia duen emagin eta yoga irakaslearekin ikasi nuen. Gainera, haur bat ere badut eta yogak eskaintzen dituen onura denak bizi izan ditut haurdunaldi, erditze, postparto eta amatasunean. 


Yoga eta meditazioa maite ditut. Indian ikasi eta praktikatzeko aukera galanta izan dut eta nire intentzioa, bertan ikasitakoa eta esperientziatik ikasitakoa zabaltzea da. Poztasuneruntz eta osasuneruntz hurbiltzen nauena partekatzea.

 

 

Kontsultaren arduraduna naiz eta meditazio eta yoga klaseak ematen ditut.