Praktikarekin, gorputza zabaltzen eta askatzen hasten da, malguago eta indartsuago egiten da. Arnasketa eta meditazioarekin erlaxatzea eta zentratzea lortzen dugu.

 

Hatha Yoga, yoga hausnartzaile bat da, atentzioa eta behaketa bat eskatzen dituena. Berauek buruaren funtzionamendua ulertzeko gakoak dira, ulermen horrekin buruko zurrunbiloari lotuta doan sufrimendutik  askatu ahal izateko. 

 

Teoria eta filosofia bizitzaren mapa dira eta gure berezko izate lasai eta pozgarrirantz iristeko bidea erakusten digute. Bizitzarekiko ikuspuntu ezberdin bat eta benetan egiazkoa eta garrantzitsua dena erakusten digute.

 

 


 

 

Meditazioaren bitartez gorputzean sartzen gara, buruari erlaxatzen laguntzeko.

 

Burua eta honen joerak ulertzen ditugu, guregain ezarri dezaketen presioengandik askatzeko.

 

Eta bihotzean amaitzen dugu, kontzientziaren eserleku, bizitza era konszienteago batean esperimentatzeko, era askeago eta lasaiago batean. 

 

 

gorputza-burua-bihotza

 



"burua, aldi berean, bakoitzaren lagun eta arerio dugu"

 

-Bhagavad Gita-


zer esaten dute gure ikasleek 

 

kontzientzia lantzea oso onuragarria iruditzen zait eta emozionalki zentratzeko balio dit. gainera, filosofiaren atalak gauza asko ulertzen laguntzen dit

 

me encanta esa sensación de paz y tranquilidad con la que vuelvo a casa tras las clases